Mostrando entradas con la etiqueta Hausnarketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hausnarketa. Mostrar todas las entradas

2011/03/21

Poesiaren Nazioarteko Eguna

Kaixo!

Gaur Poesiaren Nazioarteko Eguna izan da. Ez dakit Botikazar BHIn ekintzarik egin duzuen. Nire aldetik Gabriel Arestiren poema hau hemen jarriko dut nahi baldin baduzue poesiari buruzko zuen iritzia eman dezazuen.

Esanen dute
hau
poesia
eztela,
baina nik
esanen diet
poesia
mailu bat
dela.

Zer deritzozue?

Ondo izan!

2011/03/18

Gizona ama baten aluan egonagatik, hilobi baten eskubidea daduka.

Poema honek tristura eta melankolia adierazten du, nahiko dramtikoa da.

Nire ustez gizon bat da, eskalea dena eta ez dauka ezer, ezta etxerik ezta lanik ordun gendea ez du nahi beste batek bezala lurperatzea, eremu batean eskin batean edo, non inork ez den konturatuko lurperatuko dute.Sufrimendu guzti hau gertatzen da ama baten aluan egonagatik hori dela eta ez du eskubiderik ezer egiteko. Heriotza isiltasunean eramango da.
Nahiko penagarria da gizon horri gertatzen zaiona eta oso bidegabea.

Gizonaren ahoa

Gizonaren ahoa olerkiak, gizon baten guztizko ezintasuna adierazten du. Bertan, gizon baten egoera azaltzen da. Gizonak ezin du bere gorputzaren bidez, indarrez eta abarrez sentitzen duena espresatu. Baina, indarra erabili ezean, hitza erabili dezake eta inork ez diola kenduko.

Niri poema honek adierazten didana, gure hainbat jenderen egoera da. Izan ere, gizarteko pertsonok gure iritzia, sentimenduak eta abar adierazteko askatasuna daukagu. Nahiz eta, batzuetan ez adierazi lotsa, beldurra edo edozein beste arrazoirengatik. Askotan nahiago dugu ixildu, askatasun hori alde batera utziz.


Nire ustez, idazleak ez dugula isildu behar eta sentitzen edo pentsatzen duguna adierazteko askatasun hori galdu behar ez dugula espresatu nahi du. Bestalde, gizakiok ohituta gaude arazoen konponbide giza, borroka erabiltzea. Baina gehienetan irtenbide egokiena berba egitea dela uste dut. Eta idazleak, hori azaleratzen sahiatzen da bere olerki honetan.

2011/03/17

Gizonaren ahoa


Poema hau oso interesagarria dela uste dut. Hasieran ez nion inolako berezitasunik aurkitzen baina behin baino gehiagotan irakurriz gero, zerbait bitxia duela uste dut.
Gizon batek jasaten duen errepresioari buruzkoa da, baita sufritzen dituen hainbat bidegabekeriei ere, esaterako, bere besoak indargabetzea, eskuak ebakitzea… Hala eta guztiz ere, autoreak gizon batek duen gauzarik garrantzitsuena hitza dela dio, horregatik zigorrik gogorrena gizonaren ahoa tapatzea izango litzateke, hitza baita zer pentsatzen duguna esateko baliatzen garen tresnaz.

Erreflexionatzeko garaia heldu da.

Orain dela bi aste irakurritako olerkia, gizonaren ahoa hain zuzen, gizon batek jasaten duen errepresion datza. Gizon horri hainbeste bidegabekeri urteetan zehar egin eta guztiz ahulduta egon arren, ahoa ez tapatzeko erregutzen du.

Poema honek asko hunkitu nauela esan beharra dut. Hainbat egoera datorkit burura, gaur egun, zenbait pertsonek bizi baitira egoera berean. Mundu zoragarri honetan, adierazpen askatasuna norberak duen eskubidea dela diote gehienek, baina, hori egia ote da?
Egoera tamalgarria iruditu arren, ni ezetzean nago. Denok ez dugu adierazpen askatasun bera. Askok, euren pentsaera adierazteko beldur dira, horrek dakarren ondorioengatik.

Nire galdera da; Noiz arte bizi beharko gara horrela?

Egia bat esateagatik

Sarrera hau Leire Velascoren partez idazten dut arazo batzuk izan dituelako beraren korreoarekin (tutorea jakinaren gainean dago).

"Nire ustez, Gabriel Arestik esan nahi zuena poema honekin egia beti esan behar dela da, zu maite duzun zerbait kostatu arren. Gabriel Arestik bere pentsaera eta bere nahiak publikoki adieraztea oso inportantea dela pentsatzen du, eta poema honekin irakurlea horretaz konbentzitzea nahi du. Horregatik dio zure iritzia esatea garrantzitsua dela, dena delakoak alde batera utzita

Poema honekin Gabriel Arestik oso ondo adierazi du egiak izan ahal duen prezioa, hitz ulergarriak erabili dituelako, teknizismorik gabekoak. Gainera, ikus daiteke zelako erraztasuna daukan beraren mezua adierazteko, argi eta garbi, zailtasunik gabe."

2011/03/16

Apur dezagun katea


Poema hau zaila iruditu zait, hasieran ez diodalako loturarik aurkitu. Baina gehiagotan irakurri ondoren, ulertuz joan naiz. Gai desberdinak lantzen ditu, baina nire ustez garrantzisuenak maitasuna eta euskararen egoera dira.


Hirugarren eta laugarren parrafoetan, poetak maite duen neskari buruz hitz egiten du. Esaten
du, beti dagoela berataz pentsatzen eta bera dela zeru ilun batean ikusten duen argia. Hau da, egun triste edo txarretan bera dela bidea argitzen diona, bizitzen jarraitzeko bere motibazio bakarra. Hori izan da poematik gehien gustatu zaidan zatia. Oso ondo ulertu dudanez gain, polita iruditu zait poetak esaten dituen gauzak eta garrantzitsua delako denok gure bizitzan horrelako pertsona bat edukitzea.

Beste alde batetik, euskararen egoera ere aipatzen da. Azkenaurreko estrofan hauxe esaten du: Euskararen asturua ez da gauza segurua: askozaz hobekiago dabil munduan judua. Hemen aipatu nahi duena da euskara egoera txarrean dagoela eta edozein momentuan galdu daitekeela. Beraz, gure hizkuntza mantendu, erabili eta zabaldu egin beharko genuke.

2011/03/14

Apur dezagun katea


Hasiera batean ez genuen loturarik ikusten inondik inora bertso batetik bestera. Orain, patxadaz irakurrita, bere lotura gero eta argiago ikusten dut bertso batzuetan. Esate baterako lehenengo bertsoko eta bigarren bertsoko elkarreiko lotura, nire ustetan, azpertuta zegoenez poema bat idatziko duela dino eta azaltzen digu zein klaseko poema den. Gero, jarraitzen du istorio bat kontatzen kate moduko bat sortzen bertso batetik bestera.
Pertsonalki, nik uste dut, poema honen egilea pizka bat barre egiten dut edo burla egiten du egoera bateri. Hasten delako kontatzen edo badirudi hitzegiten dagoela neska bati buruz eta sartzen du nekazarien egoera eta euskeraren egoera zein txarto dagoen. Azkenengo bertsoan baita esaten du egia ez bada kontatzen duena kalabazan, nire ustez, azkenengo bertsoan agertzen da burla antzeko bat.
Bukaera emateko nire hausnarketari esango luke, lehen esan dudan moduan, burla egiten dio dauden egoerari eta apur dezatela egoera hori eskatzen du.

ni eta nik diodana

nire uztez poema honek adierazten duena nahiko korapilatzua da, batezere lehenengo aldiz irakurtzen duzunean. baina patxadaz irakurri ondoren atera dudan ondorioa auxe izan da:
poemak norberaren izateko era atera nahi du pertsona baten sentimendu pertsonalak adieraziz eta horrela bakoitzaren identitatea zalantzatan usten du.
poemak bide batera eramaten gaituela dirudi eriotzaren bidera ain zuzen ere; bera zerbait dela esaten du azieran,goroago beldurrik ez duela eta amaieran bera ere azkenean ezer izango balitz moduan geldituko dela, baina ala ere beldurra pasatzeari uko egiten dio bera horrelakoa delako.
hausnarketa honekon bukatzeko nire iritzia emango dut: irakurri dudan lehenengo aldian izugarrizko txorakeria dela pentsatu dut, eta gainera nahiko liozoa dela. baina bigarren aldiz irakurri dudanean ez dut esango guztau zaidanik baina gutxienez entreteningarria izan da.

2011/03/13

kristo eta lenin

Poemak honek niretzat paragrafoak beraien artean ez zeukaten zentzumen handirik, baina hau ulertu dut. Bazegoela gizon honek gehiegi edan duela eta etxera doa lo egitera ezer jan gabe eta honek mozkor handia hartzea eragiten dizu, eta ohera mozkor ikaragarriarekin doa, eta amets arraroak eduki eta erreflezio horiek.
Pentsatzen du ba mundu honetan hainbat pertsonai ikaragarri garrantsitzu izan direla gauza honak egiten eta denak txarto tratatuta amaitu dira.Kruzifikatuta, fusilatuta...

2011/03/12

Apur dezagun katea

Poema hau hausnartzea eta bere esanahia aurkitzea nahiko zaila iruditu zait. Egia esan, ez dut lotura handirik aurkitu parrafoen artean. Horregaitik, jarraian, nik ulertu ditudan poemaren zatiak azalduko ditut.

Lehenengo parrafoan, adibidez, idazlea, irakatsi diotenaz nekatuta dago. Askatasuna adierazten du. Bigarren zatian berriz, poetak gutxirekin konformatzen dela erakusten du. Hurrengo bi parrafoetan, idazlea bere maitaleera zuzentzen da naturaren elementuak erabiliz. Eta horrela, bere edertasuna adierazten du. Laugarren zatian, poetak maite duen pertsona argi bat bezala azaltzen da. Idazlearen bizitza argitzen duen argia bezala. Zerutik datorren argia baino indar handiagoa duena. Zortzigarren parrafoan, aldiz, euskararen egoera erakusten da hizkuntza irautea ziurra ez dela esanda.

Poemaren izenburuak niri adierazten didana askatasuna da. Pertsonen artean dauden oztopoak gainditzea eta askatasunez elkartzea. Oztopo horiek kate bat bezala azaltzen dira.

2011/03/07

Bilbaoko kaleak


Lehenengoz esan beharra daukat, poema hau nahiko zaila iruditu zaidala, baina gero, hainbat aldiz irakurtzean eta lagunekin honi buruz hitz egitean hobeto ulertu dut.
Poema konprenitzean Gabriel Arestik hainbat gauzak igorri nahi dizkigu. Hasieran, Bilbo nolakoa den gogorarazi digu, pizka bat deskribatu du, amaieran ,berriz, bere sentimenduak islatu du eta horrek tristura transmititu dit.
Horretaz gaineuskaldunok garela gomutara ekarri digu eta horretaz harro egon behar gara. Egin dezakegun gauza txikiena egin behar dugu, euskaraz hitz egitea esaterako, euskara gutzienez ez desagertzeko, horrek bereziak egiten gaitu eta.
Nire ustez gauzarik garrantzitsuena inoz ez errenditzea da, gauza asko gure eskuetan daude, nahiz eta idazlea hori ez pentsatzea eta errenditzea, eta bakoitzak egin ahal duena saiatu behar du. Hori da hitza SAIATU, inoiz ere ez saiatzen ez badugu nahi duguna inoiz lortuko dugu. Errakuntzetik ikasten da. HOR DAGO KOSKA!!!!!

2011/03/02

naizena

Niri olerki honek zera esaten dit, idazleak momentu txar bat pasatu du orain dela gutxi, eta ez dagoela ziur ezertaz ezta bere buruaz ere.
Buruan nahazte handia dauka eta zentzua bilatu nahi dio guztiari, aldi berean izututa dago gauza txar hori berriro gertatu ahal diolako eta bere buruari indarra eman nahi dio ez dela beldurtzen errepikatzen eta esaten bidean dagoela aurrera ateratzeko.
Amaieran, bidea amaitzean ez garela ezer esaten du eta hori beti horrela izango dela, horrek nire ustez esan nahi du egoera txar hori pertsona hurbil balten heriotza isan dela.
hau da nik olerki honi buruz egin dudan hauznarketa

Euskara klaroa

Kaixo!

Bueno poema hau ulertzea zaila egin zait, egia esan poemak baikoitzak bere erara ulertzen ditu eta nik uste dut, honek erlijioarekin lotura nahikotxo duela. Hasteko, "kanako ezteiak" aipatzen ditu, jesusek ura ardo bihurtu zuen lekua eta "seinaleak izanen dira zeruan, tenploaren beloa urratuko da, eguzkia itzalduko da, mendiak zabalduko dira eta lehen aldiz andreak gizonez erdituko dira" aipatzen duenean munduaren amaieraz aritzen da, bibliak honi buruz hiz egiten duenean bezalaxe aritzen da.
Pertsona honek ez dauka argi zer nahi duen, zalantzak ditu bere buruan eta argi daukan gauza bakarra zer ez duen nahi da. Pertsona honek badaki zer nahi duen izan eta badaki bere ordua allegatzean bere izate hori beteko dela, bizitza bat bizi izan du eta bizitza honetan badu zeozerren damua baina bere nahi izate hori damua baino indartsuagoa da eta poeman esaten duen bezala ez da ezertaz damutuko bere arimaren kontra munduko aker guztiak oladartuta ere.
Orokorrean esanda, uste dut pertsona hau bizitza honetan ez dela oso pozik bizi eta zeruko seinaleak noiz iritsiko zain dagoela, lehen aldiz andreak gizonez erdituko diren bizitzan horren zain. Erlijioaren islada horrek bere berezitasuna ematen dio poemari eta nolabait ulertu dezakegu zer ikuspuntu duen pertsona horrek eta zer transmititu nahi digun.
Baina bueno, ez zait asko gustatu.

2011/03/01

Euskara Klaroa

Hasteko, poema hau nahiko zaila iruditu zait irakurri dudan lehen aldian, baina, berriro irakurtzean ulertu dudala pentsatzen dut. Nire ustez, oso tristea da poema. Bertan hitz egiten du hiltzen ari den neska bati buruz. Neskak pentsatzen du horaindik ez dela heldu bere ordua, betidanik gauza askotan zalantzak eduki dituela, baina, horretan oso seguru dagoela.
Beste aldetik, komentzatzen du zer gertatuko den bera hiltzen denean, metaforen bitartez "alferrik izanen dira damuak" eta "eguzkia itzalduko da" nik ulertu dut heriotzarekin bizia bukatzen dela eta ez dagoela ezer gehiago. Eta amaieran damutzeak ez duela ezertarako balio.
Ez dut gustuko poema hau oso tristea iruditzen zaidalako.

NIRE AITAREN ETXEA

Poema honek nire ustez esan nahi duena da, familiako
kideen artean erlazio onak euki behar ditugula.
Poeman autoreak esan nahi diguna da pertsonaiak
edozein gauza egingo lukeela bere aitaren etxea defendatzeko.
Nik uste dut,bere aitarekin erlazio sakona zeukala eta bere
aita berarekin ez dagoenez faltan botatzen duela eta etxe
horrek balio handia daukala berarentzat.
Nire ustez ,etxe horretan bere bizitzako zati handi bat dago
eta berarentzat oso garranttzitsua denez ez du nahi, inondik
ere ez etxe hori botatzea.Edozer gauza egingo luke etxe hori
oinez jarraitzeko.
Poema irakurri dudanean nire aitan pentsatu egin dut,nola
bera familia aurrera eramaten ari da momentu latz hauetan
gauzak ondo ez daudela.Nire aitarekin eralzio oso estua daukadanez
nik ere ez nuke nahiko nire aitaren etxea galtzea.

BILBAOKO KALEAK


Poema hau lehenengo aldiz irakurtzean ez dut ulertu, birritan irakurri izan behar dut Gabriel Arestik islatu nahi duena ikusteko. Nahiz eta birritan irakurri ez dakit idazlearen helburua guztiz hartu dudan. Niri transmititzen didana, bere bizitzan euskara duen importantzia da, baina batez ere inpotentzia sentiarazten dit, idazleak ezin duelako euskara merezi duen garrantsia guztiei inposatu. Nahiz eta euskara salbatzeko ideiak eduki, badaki horrekin bakarrik ezin duela lortu, milagro bat gertatu behar dela.
Egia esan, poema estekikoki ez zait asko gustatu, baina nire ustez poemen edertasuna euren esanahiean dago eta adoz nago esanahiarekin, agian Gabriel arestik bakarrik ezin du lortu bere helburua baina guztiok elkartuz eta lagunduz gero lortu dezakegu.
kaixo, egia bat esateagatik poemari buruz hitz egin behar dut, zer sentiarazi nau esan behar dut.

Lehenik eta behin, Gabriel Arestik poema honekin esan nahi duena argituko dizuet: egia bat esateagatik edozer gauza emango zuela, ixilik ez geratzeagaitik edozer pasatzeko prest zegoela, baita, bere familia kide bat hiltzen badute ere.

Hau irakurtzean, Gabriel Arestik ausardia eta kemena igorri dit, zeren eta, bere hitzen indarra oso handia da, dezisioz eta bihotzez idazten zuela nabamentzen da, eta hori, nire ustez, oso garrantzitsua da idazleentzako hartzaileen bihotzetan sartu nahi bada.

Poema gainera oso laburra zen eta argi eta garbi ikus dezakezu esan nahi duena. Niri gustatu zait eta mundu guztia irakurrri behar lukeela uste dut.

NIRE AITAREN ETXEA

Olerki honetan azaltzen dena seme batek bere familiarengan duen maitasuna da. Olerkian aipatzen den etxea, nire iritziz, ez da etxea eraikina bezala baizik eta bere familia eta bere familia errepresentatzen duen guztia.
Autorea kontatzen du bere familia defendatzeko edozer gauza egingo zuela nahiz eta berak dituen gauza guztiak galdu, berari inportatzen dion gauza bakarra bere familia ondo egotea delako.
Poema honek transmititzen didana pena eta poza aldi berean da. Pena ematen dit autorea ba bere familia defendatzeagatik gauza guztiak galduko dituelako baina hori aldi beran poza transmititzen dit berak duen sentimentu hori, nire iritziz, pertsona guztiak izan behar zutelako

Ekaitzak

Nire ustez poema hau oso laburra da besteak ikusita, eta nola ez ditut ondo interpretatzen poemak ez dut uste asko idatzi dezakenik, baian ere esan behar dut ez dela oso zaila irakurtzeko...
Poemaren autorea bizitza bizitzeko gogoak ez duelarik dirudi, zeren eta erakusten digu bizitzaren alde txarrak eta ez digu erakusten alde onik.
Bere bizitzaren esperientzia oso ona ez dela izan dirudi bakarrik adjetibo txarrak erabiltzen duelako. Poema hau irakurtzean burutik pasatzen zaidana dena itsusia, hau da gauza tristeak. Ez daukat gehiago esatekorik, idatzitako emaitza da tristura sentiarazteari bultzatzen zaidala.