2011/03/17

Poesia soziala

Poesia soziala (1940 - 1970) Francoren diktadurapean sortutako errealitateari kritika egin nahi zion idazle, eleberrigile eta poeta talde bat sortu zen askatasun grina eta egoera politikoa salatzeko. Asmo horrekin sortu zen poesia soziala. Mugimendu honen kideek ikusten zuten poesia: mundua aldatu ahal izateko tresna gisa, inguratzen zieten mundua salatuz eta irakurleei bidegabeko gizarteaz ikusiarazteko. Salaketa-literatura horrek bi alde ditu:
  • Nekazari eta langile industrialak jasaten zuten egoera makurra salatzea.
  • Agintarien kontzientzia moralaren hutsunea azaleratzea.
Garai honetan Gabriel Arestiren Harri eta herri obra da ardatza. Arestik 1964an idatzi zuen, Maldan behera obraren porrotaren ondoren. Poesia sozial horren bidez, giroan zeuden eskakizunei erantzun nahi zitzaien; horregatik, euskara berritu eta suspertzeaz gain, ezkertiar joera hartu zuen. Hala ere, ez zuen tradizioarekin hautsi.

Arestiren eraginez mugimendu berri bat sortu zen, poesia sozialaren ezaugarriak biltzen zituena. Mugimendu horrek batez ere hizkera poetikoan jarri zuen arreta. Poesia sozial horretan, Arestiz gain, beste batzuk ere aipatu behar dira: Xabier Lete (Egunetik egunera orduen gurpillean), Sarasola (Poemagintza), Lasa (Poema bilduma), Blas de Otero (“Pido la paz y la palabra”) eta Gabriel Celaya (Kantu iberiarra).


Ezaugarriak:
  1. Bertso librea: errimen arteko nahiarteko urruntasunagatik nabarmentzen da. Prosaren antzeko forma du eta XX. mendeko amaierararte europan nagusitzen zen.
  2. Gizonengan eragina duten arazoak azaltzen dira.
  3. Epikoan gehiago oinarritzen da: epika, literatur genero bat da non idazlea aurkezten ditu ekintzak modu sibjetibo batean. Ohikoa da idazleek narrazioa adierazpen forma erabiltzea baina, hala ere, deskripzio eta elkarrizketak ager daitezke.
  4. Gudaren oroimenak egoten dira.
  5. Bakardadea sentiarazten nahi izaten dute.
  6. Bizitza eta laneko egoera gogorren agerpena agertzen ohi da.
  7. Aberastasunaren banaketa desorekatuaren ondorioz sorturiko egoera bideogabekoen salaketak egiten dituzte.



BIBLIOGRAFIA:


Informazioa hurrengo horrialdeetatik hartu dugu:
http://www.hiru.com/literatura-vasca/poesia
http://www.xuletas.es/ficha/euskera-erromantizismoa-eta-poesia-soziala
http://es.wikipedia.org/wiki/Poes%C3%ADa_social
http://www.poemas-del-alma.com/blog/especiales/poesia-social

Gabriel Arestiren argazkia:
http://www.google.es/imagesum=1&hl=eu&rlz=1R2ACAW_esES358&biw=1287&bih=493&tbs=isch%3A1&sa=1&q=gabriel+aresti

8 comentarios: