Proiektua

Orrialde honetan martxan jarri dugun sekuentzia didaktikoaren azalpena argitaratuko da, baina asteroko eskolen ostean.

Hiru astetako zikloetan banatutako sekuentzia didaktikoa izango da. Astean behin eskola bat literaturari buruz hitz egiteko erabiliko da.

Lehenengo eskolan taldeka, 4-5 ikasleko taldeetan, poemak, autorearen izenik gabe, banatuko dira, talde bakoitzari bat.Egokitu zaien poemei buruzko hausnarketak egingo dituzte orritxo bat betez, hausnarketa orrian hain zuzen ere.

Gero ikasgelan talde bakoitzaren hausnarketak elkarbanatu eta horien gainean hausnarketa berriak egingo dira, ikasle zein irakasleak, ahozkotasuna lantzeko eta poemari buruzko ikuspuntu desberdinak jakin eta ulertzeko asmoz. Horrez gain, ikasgelan blog bat sortuko dute ikasleek eta irakasleak.

Blog hau sortzeko zentroko WIFIa eta ordenagailu eramangarri bat erabiliko da, horrela ikasleek ikusi ahal izango dute blog bat sortzeko eman behar diren pausuak. Etxerako lan gisa, bakoitzak blog sarrera bat idatzi beharko du, astebeteko epearekin, egokitu zaion poema horrek zer adierazten duen berarentzat esanez, alegia, emoziozko sarrera bat idatziko dute.

(...)