2011/03/17

60ko HAMARKADA

Hirurogeigarren hamarkadan Euskal Herriko eleberri modernoa jaio zen Txillardegik idatzitako Leturiaren egunkari ezkutua nobelarekin. Politika arloan Frankismoa ezarrita zegoen eta horren aurkakoa jaio zen Euskadin ETA taldea. Kulturan, atzerrian argitaratzen ziren euskal liburuak Euskal Herrian argitaratzen hasi ziren.

Txillardegi Donostian jaio zen 1929. urtean. 1957. urtean Leturiaren egunkari ezkutua idatzi zuen eleberri modernoari hasiera ematen. Hirurogeiko hamarkadan bi liburu idatzi zituen: PeruLeartzako(1960) eta Elsa Scheelen(1968).
Txillardegik, hiru berrikuntza nagusi ekarri zituen euskal eleberriari:
1- Narrazio teknikan, lehen pertsonako narratzailea erabiliz
2- Gaiari dagokionez, dena kezka eta ezinegona da
3- Hizkuntzaren aldetik, bere nobelatan, euskal hitzak erabili zituen euskara modernizatzen.

Berlingo Harresia
Hamarkada honetan gertaturiko gauzarik garrantzitsuena, 1969. urtean gizona ilargira heltzea kenduta, Berlingo Harresia eraikitzea izan zen. Harresia, mendebaldeko Berlina eta ekialdekoa banatzen zituen 144 km-ko harresia zen. II. Mundu gerraren ostean, Berlin lau sektoretan banatu zen: bat SESB geratu, beste bat BH, beste bat Frantzia eta azkena AEB.
Hasieran, Berlineko biztanleak aske mugi zitezkeen lau sektoretatik baina, Gerra Hotza hastean, mugimendua mugatu zen. Harresia 1961. uretan eraiki zen eta 1990.urtean bota egin zuten.

Bibliografia
Liburuak:
-EUSKARA; Hizkuntza eta literatura 1.mailako apunteak
-NAVAS Jesus; Mundu Garaikidearen Historia
Web guneak:
-Wikipedia: Berlingo Harresia; http//eu.wikipedia.org/wiki/Berlingo_harresia

TALDEKIDEAK
-Ana Garcia
-Jon Andoni Cabeza
-Iker Almaraz
-Igor Calderon
-Gaizka Aguilar
-Unai Caballero


No hay comentarios:

Publicar un comentario