2011/03/18

60 hamarkadako mugimendu literarioa

Politikaren aldetik, sentimendu nazionalista frantsesa zen Ipar Euskal Herrian, Hegoaldeko euskal abertzaletasunari atea itxiz.
Estatu frantsesean Europako Ekonomi Elkartea sortu zuten V. Errepublika ezarriz eta Hego Euskal Herrian Francoren aginte politiko eta kulturala erabatekoa zen eta frankismoa indarra hartzen hasi zen.
Kultura giroak eraginda gazteek mugimendu abertzale eta ezkerrekoa jarri zuten abian ETA.
Kultura aldetik, ordea, hasieran zentsura ia erabatekoa izan zen. Ondoren egoera zertxobait arindu zelarik. Apaiztegiek lan handia egin zuten kulturaren sustapenenan. Era berean, apaizgaiak laikotu eta gizarte zein poltika-arloak jorratzen hasi ziren.
-Aldizkari eta argitaletxeen sorrera.
- Euskal arte berriak nazioartean ezagun izaten hasi ziren. Garai honetakoa dugu Ez dok amairu taldea.
- Euskaltzaindian kide berriak sartu ziren eta euskara batua indartzen hasi zen. Baionako biltzar nagusian, euskara batuaren oinarriak finkatu zituzten.
- 50eko hamarkadaren amaieran ikastolen sorrera eman zen. Euskal kulturaren berpizkundearen hamarkada izan zen 60koa.

Euskaltzaindiak euskara baturako pausoak eman zituen; antzerkira joera modernoak ekarri zituzten taldeak ugaldu ziren (Jarrai, Goaz, Geroa...); Gerediaga Elkarteak Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu zuen lehendabiziko aldiz Durangon; Nestor Basterretxeak eta Fernando Larrukertek hainbat film esperimental egin zituzten, horien artean Ama Lur; euskal literatura garaikideak lehen fruituak eman zituen (Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua, Gabriel Arestiren Harri eta herri); artista taldeak sortu ziren Hegoaldeko lau lurraldeetan (Gaur, Gipuzkoan; Hemen, Bizkaian; Orain, Araban; Danok, Nafarroa)... eta Jorge Oteizak Quosque tandem...! argitaratu zuen. Liburu horrek eta oro har Oteizaren ideiek eragin handia izan zuten gero musikari garrantzitsuak izan diren gazte askorengan.

TXILLARDEGI
Jose Luis Alvarez Enparantza, hizkuntzalari, idazle eta politikari donostiarra da.Literaturan berrikuntza nabaria ekarri zuen "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriarekin, euskal nobelagintza modernoaren sorreratzat har daitekeelarik. Beraren bidez iritsi zitzagun orduan modan zegoen existentzialismoa.

GABRIEL ARESTI
Bilboko idazle bat da 1933an jaiotakoa. Bere burua euskalduntzea lortu zuen. Gero idazle emankorra bilakatu zen, poesia eta antzerki lan bikainak idatziz. Errealismo sozialaren bidetik eraman zuten euskal poesi. Arestiren liburu ezagun bat "Harri eta Herri" da, 1964an argitaratua.

KOLDO MITXELENA
1915an jaio zen familia nazionalista batean, Donostiar honek hizkuntzalari garrantzitsuenetariko bat izan da. Kartzeletuta egon zen, Francisco Francoren kontra egoteagatik. "La Real Academia de la Lengua Vasca" euskara batzeko lana enkomendatzen dio, Euskara batua. Euskal nazionalismoaren alde zegoen.

MIKEL LABOA
Donostin jaio zen, 1934ko ekainaren 15an. Eta 2008ko abenduaren 1ean hil zen. Espainiako "kantautorerik" garrantzitsuenetariko bat izan zen eskaraz XX. mendearen amaieran. 60 hamarkadan, Laboak beste artista batzuekin "Ez Dok Amairu" kultura euskalduna suspertzeko helburuarekin. Asko egin zuen euskararen alde. Bere lan ezagunena "txoriak txori" abestia izan da.

GABRIEL GARCIA MARQUEZGabriel García Márquez (Aracataca, Magdalena, 1927ko martxoaren 6a-) idazle eta kazetari kolonbiarra da.Amerika Latinarreko idazlerik famatuenetarikoa da munduan, "errealismo magikoa" estiloaren sortzailerik ezagunenetarikoa. 1967an argitaratu zuen "Cien años de soledad", bere libururik ezagunena.

60.hamarkadan modernitate poetikoan sartu ziren. Egoerak Euskal Herriko poesia gizarte errealitatera eraman zuen. Idazleek idei progresistak atzera uzten hasi ziren. Franquismoaren gizarteko hitzarmen gogorren kontra idazten zuten, hau da, gizarte libre baten alde. Francok euskaren kontra zegoen, orduan hamarkada honetan euskera indartzeko liburuak idazten ziren.

BIBLIOGRAFIA
www.todo-argentina.net/Literatura_argentina/boom_de_los_anos...
www.idazleak.org/espend/popup/gabriel-aresti
www.gabrielaresti.com
es.wikipedia.org/wiki/Koldo_Mitxelena

TALDEKIDEAK:
Nerea Zuluaga
Amaiur Macias
Iris Vadillo
Irantzu San Martin
Borja Mandaluniz

No hay comentarios:

Publicar un comentario