2011/03/17

60KO HAMARKADAKO EGOERA.

EUSKAL HERRIKO POLITIKA.
Sabino Aranak 1896. urtean asmatua, Euzkadi formarekin (1960ko hamarkadaren bukaeraz geroztik, euskara batuaren sorrerarekin batera, euskara batukoa den Euskadi forma nagusitu da). Izan ere, Euskal Herria «euskararen herria» izanik, hizkuntzarekiko loturarik ez zuen hitz horren beharra sumatu zuen, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa Garaia, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne hartzen dituen lurraldea izendatzeko. Izen berriak arrakasta handia izan zuen eusko abertzaleen artean. Frankistek 1936. urtean —Espainiako Bigarren Errepublikaren kontra altxatu zirenean— eta ondorengo urte luzeetan, gainera, oso errepresio gogorra egin zuten Euskadi aberritzat zutenen kontra, eta Euskadi hitza herriaren askatasunaren aldarrikapen bihurtu zen. Gerora, 1970eko hamarkadaren bukaeratik hona, independentismo kutsua Euskal Herria izenak hartu du batez ere.

EUSKARAREN EGOERA
60ko hamarkadan euskara oraindik euskalkietan zegoen banaturik, eta bizkaiera eta gipuzkera ziren horietatik nagusi. Euskarak arazo ugari zituen frankismoarekin, latinetik ez zetorren hizkuntza bat zelako, eta horren ondorioz debekaturik egon zen.Horregatik, garbizalekeria zabaldu zen euskaldunen artean garai hartan.
Hala ere, bazegoen euskara ofizial bat, baina hau artifizialtzat zeukaten, eta horregatik apaizek baino ez zuten erabiltzen erlijio giroan. Beraz, euskara ikas nahi iatekotan, eliz gizonetara jotzean zen garai hartan irtenbiderik hoberena. Hori izan zen Gabriel Arestik egin zuena.

LITERATURAREN EGOERA
60. hamarkadako literaturari dagokionez, euskal herrian, aldaketak hasten dira. Alde batetik, idazle berriak agertzen dira beste artegatasunekin eta bestetik beste herrialde batzuetako joerak jasotzen dira, baina euskal herrian orduan dauden egoera sozio-ekonomikoen, korronte ideologiko-politikoen eta arteak eta kulturak duten berreskurapenaren menpe.
60. hamarkadako poesian Gabriel Arestik bereizi izan zuen Harri eta Herrirekin, gizartea eta literaturak, eraldaketa bat jaso izan zutela adierazten.



BIBLIOGRAFIA:
-
www.oocities.org/athens/bridge/2252/literatura.htm
-Zuk emandako fitxetatik


No hay comentarios:

Publicar un comentario