2011/03/01

kaixo, egia bat esateagatik poemari buruz hitz egin behar dut, zer sentiarazi nau esan behar dut.

Lehenik eta behin, Gabriel Arestik poema honekin esan nahi duena argituko dizuet: egia bat esateagatik edozer gauza emango zuela, ixilik ez geratzeagaitik edozer pasatzeko prest zegoela, baita, bere familia kide bat hiltzen badute ere.

Hau irakurtzean, Gabriel Arestik ausardia eta kemena igorri dit, zeren eta, bere hitzen indarra oso handia da, dezisioz eta bihotzez idazten zuela nabamentzen da, eta hori, nire ustez, oso garrantzitsua da idazleentzako hartzaileen bihotzetan sartu nahi bada.

Poema gainera oso laburra zen eta argi eta garbi ikus dezakezu esan nahi duena. Niri gustatu zait eta mundu guztia irakurrri behar lukeela uste dut.

1 comentario:

  1. Ondo Andoni!

    Baina bi gauzatxo: batetik sarrerari ez diozu izenbururik jarri; eta bestetik eskatu nizuen blogean erabiltzen duzuen ezizena zuen izena ez izatea.

    Hala ere, hausnarketa laburra izan arren, ideia asko plazaratu dituzu.

    Ondo izan!

    ResponderEliminar