Bilbon jaio eta bizi izan zen Gabriel Aresti Segurola (1933 – 1975). Erdaraz hazi eta hezi zen baina ahalegin handia eginez eta Francoren garaian euskara ikasteko zeuden zailtasunak gorabehera, gogotsu, bere burua euskalduntzea lortu zuen.Gurasoak baserritar jatorriko "euskaldun galduak" zituen eta 12 urterekin hasi zen euskalduntzen. 1954an, 21 urte zituela argitaratu zituen bere lehen poemak eta 10 urte geroago, 1964an bere lanik esanguratsuena eman zuen argitara Harri eta Herri.Gerora idazle emankorra bilakatu zen Aresti, euskaldunberria izanik ere, poesia eta antzerki lan bikainak idatziz.Poesiaren alorrean ezagunagoa bada ere beste genero batzuk landu zituen: antzerkia, batez ere, ipuina eta nobela falta ez badira ere bere produkzioan.Itzultzaile bikaina zen. Literatura unibertsaleko hainbat lan euskarara itzuli zituen, besteak beste T.S. Elliot, Bocaccio, James Joyce eta Bertold Brech.
1957an Euskaltzaindiako urgazle izendatu zuten. Aldi berri baten barruan, euskara batuaren gurasoen artean koka dezakegu, Koldo Mitxelena, Fr. Luis Villasante eta Txillardegi euskalariekin batera. Hasiera haietan euskal idazleek erabili zuten Euskara Batuaren Kutxa bezalako lanen egilea izan zen, batasunaren hastapenetan hiztegi eta morfologia batu bat proposatuz. Gai horren harira, garai hartako eztabaida gogorretan parte hartu zuen, euskara batuaren aurka zein alde zeudenekin.Ideologiari dagokionez, Arestiren kezkak esparru sozial eta nazionalaren artean banatzen ziren eta Euskadiko Alderdi Komunistaren inguruan ibili omen zen. Edonola ere, ez zen inoiz inongo alderdi politikoko militante izan eta jende askorentzat deserosoa zen pentsaera independente eta polemikoa mantendu zuen heriotzara arte. 1975eko ekainaren 5ean gazte eta etorkizunez beteta hil zen, 41 urterekin gibeleko eritasunak jota.
Lanak
Izenburuak
Hainbat artikulu prentsan, bereziki “Zeruko Argia” eta “Anaitasuna” aldizkarietan.
"Harri eta Herri", Zarautz, Itxaropena, 1964.
“Euskal elerti 69”, Donostia, Lur, 1969.
“Batasunaren kutxa”, Donostia, Lur, 1970.
“Cuarenta poemas”, Madril, Helios, 1970. Barruan “Nire aitaren etxea defendituko dut” poema ospetsua dago.
“Harrizko Herri Hau”, Donostia, Lur, 1970.
“Kaniko eta Beltxitina”, Donostia, Lur, 1971.
“Lau teatro arestiar”, Donostia, Lur, 1973.
“Hiztegi tipia”, Donostia, Lur, 1973.
“Aurtengo zenbait berri”, Donostia, Lur, 1973.
“Obra guztiak”, Donostia, Kriselu, 1976
"Lehen poesiak" Susa 1986
"Euskal harria" Susa 1986
"Poesia argitaragabea. Azken poesia" Susa 1986
"Narratiba" Susa 1986
"Antzerkia" Susa 1986
"Itzulpenak 1" Susa 1986
"Itzulpenak 2" Susa 1986
"Artikuluak. Hitzaldiak. Gutunak. " Susa 1986
Izenburuak
Hainbat artikulu prentsan, bereziki “Zeruko Argia” eta “Anaitasuna” aldizkarietan.
"Harri eta Herri", Zarautz, Itxaropena, 1964.
“Euskal elerti 69”, Donostia, Lur, 1969.
“Batasunaren kutxa”, Donostia, Lur, 1970.
“Cuarenta poemas”, Madril, Helios, 1970. Barruan “Nire aitaren etxea defendituko dut” poema ospetsua dago.
“Harrizko Herri Hau”, Donostia, Lur, 1970.
“Kaniko eta Beltxitina”, Donostia, Lur, 1971.
“Lau teatro arestiar”, Donostia, Lur, 1973.
“Hiztegi tipia”, Donostia, Lur, 1973.
“Aurtengo zenbait berri”, Donostia, Lur, 1973.
“Obra guztiak”, Donostia, Kriselu, 1976
"Lehen poesiak" Susa 1986
"Euskal harria" Susa 1986
"Poesia argitaragabea. Azken poesia" Susa 1986
"Narratiba" Susa 1986
"Antzerkia" Susa 1986
"Itzulpenak 1" Susa 1986
"Itzulpenak 2" Susa 1986
"Artikuluak. Hitzaldiak. Gutunak. " Susa 1986
blibliografia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Gabriel_Arest
bibliografian ahastu zaigu jartzea:
ResponderEliminarauñamendiko entziklopedia
http://www.google.es/images?q=gabriel+aresti&oe=utf-8&rls=org.mozilla:es-ES:official&client=firefox-a&um=1&ie=UTF-8&source=univ&sa=X&ei=oTiCTaXrLpLz4gbovpWOCQ&ved=0CHIQsAQ&biw=1152&bih=568
eta gabrielaresti.gipuzkoakultura.net/index-es.php
pikachu segismundo er_rubikoh dhl eta nacho vidal gara
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarMe gustan mucho muchas gracias d rap
ResponderEliminar