2011/03/17

Arestiren eragina literaturan

XX.mende hasierako poesia
Garai hartan baserri-munduko gaiak ziren nagusi. Hala ere, herri abertzaletasunak ez zuen horrelako poesiarik onartzen, ez baitzituen Euskadiko arazo sozialak islatzen.
Gerra aurreko poesia horretan izen handiko poetak izan ziren: Jose Ariztimuño (Aitzol), Jose Mari Agirre (Lizardi), Esteban Urkiaga (Lauaxeta) eta Nikolas Ormaetxea (Orixe).
Gerra ondoko euskal poesia
Gerrak ez zuen hainbesteko eragina izan poesigintzan; beraz, oro har, joera berarekin jarraitu zen. Garai honetako ezaugarriak ihes egiteko nahia eta errealitateari bizkarra ematea izan ziren. Hala ere, joera horren aurkako poesia berria ere sortu zen hainbat egileren bidez, besteak beste: Krutwig, Mirande eta Aresti. Honako ezaugarriak zituzten:
1. Poesiaren hermetismoa eta formalismoa (ondorioz, irakurlea urrunduz doa).
2. Euskara kultur hizkuntza bilakatu nahi da, eta horretarako lapurtera klasikoa proposatzen da.
3. Poetak errealitateari ihes egiten dio.
Garai honetan Gabriel Arestiren Harri eta herri obra da poesiaren ardatz nagusia, 1964an idatzi zuen. Poesia sozial horren bidez, giroan zeuden eskakizunei erantzun nahi zitzaien; horregatik, euskara berritu eta suspertzeaz gain, ezkertiar joera hartu zuen. Hala ere, ez zuen tradizioarekin hautsi.
Arestiren eraginez mugimendu berri bat sortu zen, poesia sozialaren ezaugarriak biltzen zituena. Mugimendu horrek batez ere hizkera poetikoan jarri zuen arreta. Poesia sozial horretan, Arestiz gain, beste batzuk ere aipatu behar dira: Xabier Lete, Sarasola, eta Lasa. Baina, hala nola ere, Aresti zen hoietako garrantzitsuena.
Bibliografia:
Webguneak:
Liburuak:
  • KINTANA, X. (1998): Gabriel Aresti, 1933-1975, Bidegileak

1 comentario: