2011/03/01
BILBAOKO KALEAK
Poema hau ulertzea asko kostatu zait, baina azkenean lortu dut gutxigorabehera. Idazki honetan idazleak zenbait gauza adierazi nahi dizkigu. Hasieran, idazleak bilboko desribapen txiki bat egiten du. Asko gustatu zait poemaren hasiera, bilbo nolakoa den azaldu duenean. Hori bilbotarra naizela gogoratu dit, eta oso poziknago hemengoa izateagatik, zeren eta oso hiri polita baita. Baina amaiera, ordea, ez zait batere gustatu. Asko hunkitu nau, oso tristea delako. Idazleak bere sentimenduak adierazten ditu, baina ni ez nator bat haren pentsamenduekin. Nire ustez, gauza bat nahi duzunean ( kasu honetan, euskararen salbazioa), borrokatu eta borrokatu egin behar duzu hura lortzeko. Ezin zara milagro baten zain egon (idazlea bezala), gauzak ez direlako berez gertatzen. Euskara salbatu nahi baduzu, zerbait egiten ahalegindu behar zara, bestela gauzak dauden moduan jarraituko dute. Kemenez eta adorez edozer lortu dezakezulako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Oso ondo Anonimo 01!
ResponderEliminarHausnarketa ederra egin duzu eta luzeraren aldetik nahiko egokia.
Ondo izan!
Anonimo 01 oso interesgarria iruditzen zait zure iritzia. Euskaldun guztiok zerbait egin beharko genuke gure hizkuntza gero eta gehiago erabiltzeko eta mantentzeko.
ResponderEliminaroso ondo anonimo 01 asko guzttu zait zuk uste izan duzuna olerkia irakurtzerako orduan. gainera, guztiok egin beharko genuke zerbait hizkuntza hau ez galtzeko
ResponderEliminar