Gabriel Aresti Segurola, Bilbo, Bizkaia, 1933 urriaren 14a - Bilbo, 1975 ekainaren 5a) euskarazko idazle eta poeta izan zen, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat.
Gabriel eta gazteak
Gazteen arteko arrakasta izan zuen, eta horregatik garai hartako talde askok musika jarri zuten Gabrielen poemei. Xabier Lete eta gero, batez ere, Oskorri taldearen antolatzaile izan zen Natxo de Felipe lau haizeetara hedarazi zuen arestiren poesi eta gizarte mesu bortitzak.Poema batzuk Oskorrik kantazteko prestatu zuen Aqrestik eta batzuk iadanik herri folklorekoak bilakatuak dira.Eta betidanikoak balira bezala kantatzen ditu jendeak.
Gazteekin tratu handia eta zuzena izan zuen. Kultur elkarteetan maiz hitzaldiak egin eta gazteekin afaltzera joaten zen garaiko kezkez eztabaidatzeko.
Asterix-en komiki ezagunak euskaratu zituen eta bere ahotsa eskaini zuen txanagorritsuren ahotsa egiteko.
Arestiren poesiak arrasta itzela izan zuen gazteen jendearegan Gabrielek bestelako balioak, keska biziagoak eta forma hurbilagoak ezkaintzen zizkion gazteriari, euskara ulergarriago eta pratikoan aurkezurik.
Arestik bere gogo,ahalegin eta ekimen setatiarekin euskara, etxe aberatsko eskame pobre, ordurarteko Mari Errauskin mespreziatua, baserriko sutondoko errautsetatik atera eta, bere lumarekin,ipuineko maitagarriaren makilatxo miragarriaz bezala, haren pobrezia nobletu eta haren baitako balio ezkutuak nabarmendu zituen, behartsuak ere, duintasunez, txukun eta apain ibil daitezkeela erakitziz, haren distirarekin Euskal Herriko jendea liluratu arte.Bere garaiko gazte abertsaleen eredu imitagarria bilakatu zen Aresti, eta anitz hasi ziren beragatik euskara ikasten.
Bibliografia
http://es.wikipedia.org/wiki/Gabriel_Aresti (wikipedia)Youtuben bideoak ikusi ditugu
http://www.gabrielaresti.com/ (yahoo)
Emandako fitxetatik
Googleen argazkiak
Josu, Amaia, Alvaro, Ane, Airam, Iker
No hay comentarios:
Publicar un comentario