2011/03/17

Egia bat esateagatik

Sarrera hau Leire Velascoren partez idazten dut arazo batzuk izan dituelako beraren korreoarekin (tutorea jakinaren gainean dago).

"Nire ustez, Gabriel Arestik esan nahi zuena poema honekin egia beti esan behar dela da, zu maite duzun zerbait kostatu arren. Gabriel Arestik bere pentsaera eta bere nahiak publikoki adieraztea oso inportantea dela pentsatzen du, eta poema honekin irakurlea horretaz konbentzitzea nahi du. Horregatik dio zure iritzia esatea garrantzitsua dela, dena delakoak alde batera utzita

Poema honekin Gabriel Arestik oso ondo adierazi du egiak izan ahal duen prezioa, hitz ulergarriak erabili dituelako, teknizismorik gabekoak. Gainera, ikus daiteke zelako erraztasuna daukan beraren mezua adierazteko, argi eta garbi, zailtasunik gabe."

3 comentarios:

  1. Asko gustatu zait zure hausnaketa. Nik ere pentsatzen dut bakitzak bere iritzia eman behar duela besteek pentsatzen dutena kontuan hartu gabe.

    ResponderEliminar
  2. oso interesgarria iruditu zait zure hausnarketa jendeak pentsatzen duena esateko askatasuna duelako eta nahiduena egiteko, besteek uste izango dutena begiratu ezean.

    ResponderEliminar
  3. Oso ondo Xurrumurru! Heldu zitzaidan zure e-maila, barkatu erantzun ahal ez izateagatik! Eskerrik asko bioi!

    ResponderEliminar