Mostrando entradas con la etiqueta Argibideak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Argibideak. Mostrar todas las entradas

2011/03/15

Sarrera teorikoa

Kaixo!

Aurkezpenak egin ez dituzuenez proiektuaren alde teorikoa lantzeko sarrera teoriko bat idatzi beharko duzue OSTIRALERAKO (Martxoak 18rako).

Ezaugarriak:
  • 30 lerro gutxienez izan behar du.
  • Argazki bat askoz jota.
  • Bibliografia beharrezkoa da.
    • 5 kontsulta gune gutxienez, liburuak edota webguneak.
    • Bibliografia aurkezteko era:
      • ABIZENA, Izena (urtea): liburuaren izena, argitaletxea, hiria.
      • Webgunearen izena: link-a (data)
Eman dizuedan paper sorta hau da:

KINTANA, X. (1998): Gabriel Aresti, 1933-1975, Bidegileak

Ondo izan!

2011/03/02

Ebaluazioa

Kaixo!


Jose Luisek esan zizuen bezala, nirekin egiten ari zaretena hirugarren ebaluazioko nota osoaren puntu bat balioko du. Nik puntu hori 10 puntutan bihurtu dut eta honako taula hau jarraituko dut zuen lana ebaluatu ahal izateko:

 




Hausnarketa egitea
10-15 lerro
1
1
8-10 lerro
0.75
5-8 lerro
0.5
1-5 lerro
0.25
Akats ortografikoak


1
Informazioa antolatua


1
Irakurterraza


1
Baliabideak
Argazkiak
0.33
1
Letra tipoak
0.33
Link-ak
0.33
Bideopoema egitea


1
Komentarioak egitea
8-9
1
1
6-8
0.75
4-6
0.5
0-4
0
Epeak betetzea
2011.03.01
0.33
1
2011.03.15
0.33
2011.03.18
0.33
Blogean parte hartzea


1
Teoria
Informazio egokia
0.25
1
Azalpen egokia
0.25
Idazkera egokia
0.25
Aurkezpena
0.25

Galderarik baldin badaukazue galdetu lasai-lasai!!

Ondo izan!

2011/03/01

Gogoratu etxerako lanak!

Kaixo!

Sarrera honen bidez etxerako lanak birgogoratu nahi dizkizuet:
  1. Bideopoema amaitu eta taldekide batek igo behar du blogera.
    1. Blogera igotzerakoan taldekideen ezizenak gehitu behar dituzue eta bi etiketa jarri: klasea eta bideopoema.
  2. Ikaskideen bideopoemak komentatu behar dituzue, klasekideenak behintzat.
  3. Taldeka 10 minutuko aurkezpena prestatu behar duzue. 
    1. Gaiak eta taldeak:
      1. Idazlearen profila.
        1. Nacho Vidal-en taldea
        2. Jaany-ren taldea
      2. 60eko hamarkadako mugimendu literario-soziala.
        1. de Rodri-ren talde
        2. Txulu-ren taldea
      3. Poesia sozialaren ezaugarriak.
        1. Mai-ren talde
        2. Lorea-ren taldea
      4. Arestiare eragina literaturan.
        1. Mogli-ren talde
        2. Jota-ren taldea
      5. 60eko hamarkadetako egoera historikoa.
        1. Baloia-ren taldea
        2. Juan Pedro-ren taldea
EPEA: Martxoak 15

2011/02/28

Blogean sartu ahal izateko

Kaixo!

Partaide bihurtu ostean berriro blogera sartu ahal izateko honako bide hau jarraitu behar duzue:
  1. Blogger-en sartu eta zuen e-maila eta pasahitza sartu.
  2. Nueva entrada-n sakatu eta bertan idatzi sarrera (10-15 lerrokoa)
  3. Mostrar etiquetas-en sakatu eta zuen klasea (1.A edo 1.C) eta hausnarketa etiketak hautatu.
  4. Publicar botoiari eman eta LISTO!!
Ia oraingoan duda-mudak argitzen diren.

Ondo izan!

Blogeko partaide bihurtzeko zer egin?

Badirudi zuetariko zenbaitek arazoak dauzkazuela blogeko partaide bihurtzeko. hona sartzen baldin bazarete eta hau irakurri ahal baduzue jarraitu honako argibide hauek:
  1. Zuen e-mailaren sarrera ontzian dagoen "Te han invitado a participar en Euskara eta Euskal Literatura" deituriko e-maila zabaldu. Zuen sarrera ontzian ez baldin badago begiratu Spam-etan.
  2. E-mailean zaudetenean bertan agertzen den link-ean klik egin eta eskatzen dena bete.
  3. Zuen izena ez idatzi, hobe ezizen bat idazten baduzue.
  4. Partaide bihurtu eta gero sarrera berri bat idatzi, horretarako klik egin "Nueva entrada"n.
Hala ere, argibide hauen ostean oraindik ezin baldin baduzue, jarri zaitezte nirekin kontaktuan eman nizuen e-mailaren bitartez.
Bihar arte!