2011/03/16

Apur dezagun katea


Poema hau zaila iruditu zait, hasieran ez diodalako loturarik aurkitu. Baina gehiagotan irakurri ondoren, ulertuz joan naiz. Gai desberdinak lantzen ditu, baina nire ustez garrantzisuenak maitasuna eta euskararen egoera dira.


Hirugarren eta laugarren parrafoetan, poetak maite duen neskari buruz hitz egiten du. Esaten
du, beti dagoela berataz pentsatzen eta bera dela zeru ilun batean ikusten duen argia. Hau da, egun triste edo txarretan bera dela bidea argitzen diona, bizitzen jarraitzeko bere motibazio bakarra. Hori izan da poematik gehien gustatu zaidan zatia. Oso ondo ulertu dudanez gain, polita iruditu zait poetak esaten dituen gauzak eta garrantzitsua delako denok gure bizitzan horrelako pertsona bat edukitzea.

Beste alde batetik, euskararen egoera ere aipatzen da. Azkenaurreko estrofan hauxe esaten du: Euskararen asturua ez da gauza segurua: askozaz hobekiago dabil munduan judua. Hemen aipatu nahi duena da euskara egoera txarrean dagoela eta edozein momentuan galdu daitekeela. Beraz, gure hizkuntza mantendu, erabili eta zabaldu egin beharko genuke.

2 comentarios:

  1. asko guztatu zait zure hausnarketa Pegi oso interesgarria da zure iritzia ;)

    ResponderEliminar
  2. olerkia irakurri ostean zure hhausnrketarekin ados nagoela uste dut pegi asko gustatu zait zure pentsetzeko era poemarekiko

    ResponderEliminar