Mostrando entradas con la etiqueta Bloga. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bloga. Mostrar todas las entradas

2011/03/17

Ondo fijatu!!

Kaixo,

Mesedez eskatzen dizuet ondo fijatzeko ia ondo argitaratu dituzuen zuen sarrerak. Gogoan izan http://euskaraetaliteraturabotikazar.blogspot.com/-en sartzean irakurri behar direla. Nik ez ditut ontzat emango zirriborro gisa geratzen diren sarrerak.

Edozein galdera edo arazo baldin baduzue sarrera honetan erantzuna utzi edota e-mail bat idatzi.

Ondo izan!

2011/02/28

Blogean sartu ahal izateko

Kaixo!

Partaide bihurtu ostean berriro blogera sartu ahal izateko honako bide hau jarraitu behar duzue:
  1. Blogger-en sartu eta zuen e-maila eta pasahitza sartu.
  2. Nueva entrada-n sakatu eta bertan idatzi sarrera (10-15 lerrokoa)
  3. Mostrar etiquetas-en sakatu eta zuen klasea (1.A edo 1.C) eta hausnarketa etiketak hautatu.
  4. Publicar botoiari eman eta LISTO!!
Ia oraingoan duda-mudak argitzen diren.

Ondo izan!

Blogeko partaide bihurtzeko zer egin?

Badirudi zuetariko zenbaitek arazoak dauzkazuela blogeko partaide bihurtzeko. hona sartzen baldin bazarete eta hau irakurri ahal baduzue jarraitu honako argibide hauek:
  1. Zuen e-mailaren sarrera ontzian dagoen "Te han invitado a participar en Euskara eta Euskal Literatura" deituriko e-maila zabaldu. Zuen sarrera ontzian ez baldin badago begiratu Spam-etan.
  2. E-mailean zaudetenean bertan agertzen den link-ean klik egin eta eskatzen dena bete.
  3. Zuen izena ez idatzi, hobe ezizen bat idazten baduzue.
  4. Partaide bihurtu eta gero sarrera berri bat idatzi, horretarako klik egin "Nueva entrada"n.
Hala ere, argibide hauen ostean oraindik ezin baldin baduzue, jarri zaitezte nirekin kontaktuan eman nizuen e-mailaren bitartez.
Bihar arte!

2011/02/23

Baliabideak zuen eskura

Kaixo,

Gaur blogean bi orrialde berri sortu ditut. Orrialde horietan euskara eta literaturarekin loturiko web guneak zerrendatu ditut. Alde batetik, Hiztegiak, etab. orrialdean hiztegiak eta entziklopedia batzuk zerrendatu ditut eta Literatura guneak orrialdean, izenak adierazten duen bezala, literaturarekin zer ikusia duten guneak.

Orain, zuen esku daude, beraz blogean idatzeko edota zuen jakinmina asetzeko erabili ahal dituzue.

Ondo izan!