Kaixo!
Bueno poema hau ulertzea zaila egin zait, egia esan poemak baikoitzak bere erara ulertzen ditu eta nik uste dut, honek erlijioarekin lotura nahikotxo duela. Hasteko, "kanako ezteiak" aipatzen ditu, jesusek ura ardo bihurtu zuen lekua eta "seinaleak izanen dira zeruan, tenploaren beloa urratuko da, eguzkia itzalduko da, mendiak zabalduko dira eta lehen aldiz andreak gizonez erdituko dira" aipatzen duenean munduaren amaieraz aritzen da, bibliak honi buruz hiz egiten duenean bezalaxe aritzen da.
Pertsona honek ez dauka argi zer nahi duen, zalantzak ditu bere buruan eta argi daukan gauza bakarra zer ez duen nahi da. Pertsona honek badaki zer nahi duen izan eta badaki bere ordua allegatzean bere izate hori beteko dela, bizitza bat bizi izan du eta bizitza honetan badu zeozerren damua baina bere nahi izate hori damua baino indartsuagoa da eta poeman esaten duen bezala ez da ezertaz damutuko bere arimaren kontra munduko aker guztiak oladartuta ere.
Orokorrean esanda, uste dut pertsona hau bizitza honetan ez dela oso pozik bizi eta zeruko seinaleak noiz iritsiko zain dagoela, lehen aldiz andreak gizonez erdituko diren bizitzan horren zain. Erlijioaren islada horrek bere berezitasuna ematen dio poemari eta nolabait ulertu dezakegu zer ikuspuntu duen pertsona horrek eta zer transmititu nahi digun.
Baina bueno, ez zait asko gustatu.
Oso ondo Txantxiku!
ResponderEliminarHausnarketa interesgarri eta sakona egin duzu.
Ondo izan!