Bilboko Deustu auzoan dago IES Botikazar BHI. Zentroa Ibaizabal ibaiaren ertz batean, Deustuko Unibertsitatearen ondoan hain zuzen, dago. Publikoa den zentro honetan, A eta D ereduaz gain, eredu hirueleduna ere badago. Hiru eredu desberdin egon arren, D eredua da ikasle gehien dituena. Hala ere, esan beharra dago eredu hirueleduna gero eta indar handiagoa hartzen ari dela eta gero eta ikasle gehiago dituela.
Institutu honetako gela guztietan arbela arruntak, bozgorailu orokorrak eta pantaila zuriak daude. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka badoaz gela guztiak kainoi finkoak eta hauek erabiltzeko bozgorailuak instalatzen. Gelak alde batera utzita, informatikako geletan ordenagailu arruntak egoteaz gain, arbela digitalak, natur zientzietako laborategian beste 12 ordenagailu eta zentro osoan WIFIa dago. Beraz, teknologia berrien aroan murgiltzen doaz arian-arian.