2011/03/21

Poesiaren Nazioarteko Eguna

Kaixo!

Gaur Poesiaren Nazioarteko Eguna izan da. Ez dakit Botikazar BHIn ekintzarik egin duzuen. Nire aldetik Gabriel Arestiren poema hau hemen jarriko dut nahi baldin baduzue poesiari buruzko zuen iritzia eman dezazuen.

Esanen dute
hau
poesia
eztela,
baina nik
esanen diet
poesia
mailu bat
dela.

Zer deritzozue?

Ondo izan!

2011/03/18

Gizona ama baten aluan egonagatik, hilobi baten eskubidea daduka.

Poema honek tristura eta melankolia adierazten du, nahiko dramtikoa da.

Nire ustez gizon bat da, eskalea dena eta ez dauka ezer, ezta etxerik ezta lanik ordun gendea ez du nahi beste batek bezala lurperatzea, eremu batean eskin batean edo, non inork ez den konturatuko lurperatuko dute.Sufrimendu guzti hau gertatzen da ama baten aluan egonagatik hori dela eta ez du eskubiderik ezer egiteko. Heriotza isiltasunean eramango da.
Nahiko penagarria da gizon horri gertatzen zaiona eta oso bidegabea.

60 hamarkadako mugimendu literarioa

Politikaren aldetik, sentimendu nazionalista frantsesa zen Ipar Euskal Herrian, Hegoaldeko euskal abertzaletasunari atea itxiz.
Estatu frantsesean Europako Ekonomi Elkartea sortu zuten V. Errepublika ezarriz eta Hego Euskal Herrian Francoren aginte politiko eta kulturala erabatekoa zen eta frankismoa indarra hartzen hasi zen.
Kultura giroak eraginda gazteek mugimendu abertzale eta ezkerrekoa jarri zuten abian ETA.
Kultura aldetik, ordea, hasieran zentsura ia erabatekoa izan zen. Ondoren egoera zertxobait arindu zelarik. Apaiztegiek lan handia egin zuten kulturaren sustapenenan. Era berean, apaizgaiak laikotu eta gizarte zein poltika-arloak jorratzen hasi ziren.
-Aldizkari eta argitaletxeen sorrera.
- Euskal arte berriak nazioartean ezagun izaten hasi ziren. Garai honetakoa dugu Ez dok amairu taldea.
- Euskaltzaindian kide berriak sartu ziren eta euskara batua indartzen hasi zen. Baionako biltzar nagusian, euskara batuaren oinarriak finkatu zituzten.
- 50eko hamarkadaren amaieran ikastolen sorrera eman zen. Euskal kulturaren berpizkundearen hamarkada izan zen 60koa.

Euskaltzaindiak euskara baturako pausoak eman zituen; antzerkira joera modernoak ekarri zituzten taldeak ugaldu ziren (Jarrai, Goaz, Geroa...); Gerediaga Elkarteak Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu zuen lehendabiziko aldiz Durangon; Nestor Basterretxeak eta Fernando Larrukertek hainbat film esperimental egin zituzten, horien artean Ama Lur; euskal literatura garaikideak lehen fruituak eman zituen (Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua, Gabriel Arestiren Harri eta herri); artista taldeak sortu ziren Hegoaldeko lau lurraldeetan (Gaur, Gipuzkoan; Hemen, Bizkaian; Orain, Araban; Danok, Nafarroa)... eta Jorge Oteizak Quosque tandem...! argitaratu zuen. Liburu horrek eta oro har Oteizaren ideiek eragin handia izan zuten gero musikari garrantzitsuak izan diren gazte askorengan.

TXILLARDEGI
Jose Luis Alvarez Enparantza, hizkuntzalari, idazle eta politikari donostiarra da.Literaturan berrikuntza nabaria ekarri zuen "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriarekin, euskal nobelagintza modernoaren sorreratzat har daitekeelarik. Beraren bidez iritsi zitzagun orduan modan zegoen existentzialismoa.

GABRIEL ARESTI
Bilboko idazle bat da 1933an jaiotakoa. Bere burua euskalduntzea lortu zuen. Gero idazle emankorra bilakatu zen, poesia eta antzerki lan bikainak idatziz. Errealismo sozialaren bidetik eraman zuten euskal poesi. Arestiren liburu ezagun bat "Harri eta Herri" da, 1964an argitaratua.

KOLDO MITXELENA
1915an jaio zen familia nazionalista batean, Donostiar honek hizkuntzalari garrantzitsuenetariko bat izan da. Kartzeletuta egon zen, Francisco Francoren kontra egoteagatik. "La Real Academia de la Lengua Vasca" euskara batzeko lana enkomendatzen dio, Euskara batua. Euskal nazionalismoaren alde zegoen.

MIKEL LABOA
Donostin jaio zen, 1934ko ekainaren 15an. Eta 2008ko abenduaren 1ean hil zen. Espainiako "kantautorerik" garrantzitsuenetariko bat izan zen eskaraz XX. mendearen amaieran. 60 hamarkadan, Laboak beste artista batzuekin "Ez Dok Amairu" kultura euskalduna suspertzeko helburuarekin. Asko egin zuen euskararen alde. Bere lan ezagunena "txoriak txori" abestia izan da.

GABRIEL GARCIA MARQUEZGabriel García Márquez (Aracataca, Magdalena, 1927ko martxoaren 6a-) idazle eta kazetari kolonbiarra da.Amerika Latinarreko idazlerik famatuenetarikoa da munduan, "errealismo magikoa" estiloaren sortzailerik ezagunenetarikoa. 1967an argitaratu zuen "Cien años de soledad", bere libururik ezagunena.

60.hamarkadan modernitate poetikoan sartu ziren. Egoerak Euskal Herriko poesia gizarte errealitatera eraman zuen. Idazleek idei progresistak atzera uzten hasi ziren. Franquismoaren gizarteko hitzarmen gogorren kontra idazten zuten, hau da, gizarte libre baten alde. Francok euskaren kontra zegoen, orduan hamarkada honetan euskera indartzeko liburuak idazten ziren.

BIBLIOGRAFIA
www.todo-argentina.net/Literatura_argentina/boom_de_los_anos...
www.idazleak.org/espend/popup/gabriel-aresti
www.gabrielaresti.com
es.wikipedia.org/wiki/Koldo_Mitxelena

TALDEKIDEAK:
Nerea Zuluaga
Amaiur Macias
Iris Vadillo
Irantzu San Martin
Borja Mandaluniz

Gizonaren ahoa

Gizonaren ahoa olerkiak, gizon baten guztizko ezintasuna adierazten du. Bertan, gizon baten egoera azaltzen da. Gizonak ezin du bere gorputzaren bidez, indarrez eta abarrez sentitzen duena espresatu. Baina, indarra erabili ezean, hitza erabili dezake eta inork ez diola kenduko.

Niri poema honek adierazten didana, gure hainbat jenderen egoera da. Izan ere, gizarteko pertsonok gure iritzia, sentimenduak eta abar adierazteko askatasuna daukagu. Nahiz eta, batzuetan ez adierazi lotsa, beldurra edo edozein beste arrazoirengatik. Askotan nahiago dugu ixildu, askatasun hori alde batera utziz.


Nire ustez, idazleak ez dugula isildu behar eta sentitzen edo pentsatzen duguna adierazteko askatasun hori galdu behar ez dugula espresatu nahi du. Bestalde, gizakiok ohituta gaude arazoen konponbide giza, borroka erabiltzea. Baina gehienetan irtenbide egokiena berba egitea dela uste dut. Eta idazleak, hori azaleratzen sahiatzen da bere olerki honetan.

GABRIEL ARESTIREN BIOGRAFIA


Bilbon jaio eta bizi izan zen Gabriel Aresti Segurola (1933 – 1975). Erdaraz hazi eta hezi zen baina ahalegin handia eginez eta Francoren garaian euskara ikasteko zeuden zailtasunak gorabehera, gogotsu, bere burua euskalduntzea lortu zuen.



Gurasoak baserritar jatorriko "euskaldun galduak" zituen eta 12 urterekin hasi zen euskalduntzen. 1954an, 21 urte zituela argitaratu zituen bere lehen poemak eta 10 urte geroago, 1964an bere lanik esanguratsuena eman zuen argitara Harri eta Herri.Gerora idazle emankorra bilakatu zen Aresti, euskaldunberria izanik ere, poesia eta antzerki lan bikainak idatziz.Poesiaren alorrean ezagunagoa bada ere beste genero batzuk landu zituen: antzerkia, batez ere, ipuina eta nobela falta ez badira ere bere produkzioan.Itzultzaile bikaina zen. Literatura unibertsaleko hainbat lan euskarara itzuli zituen, besteak beste T.S. Elliot, Bocaccio, James Joyce eta Bertold Brech.

1957an Euskaltzaindiako urgazle izendatu zuten. Aldi berri baten barruan, euskara batuaren gurasoen artean koka dezakegu, Koldo Mitxelena, Fr. Luis Villasante eta Txillardegi euskalariekin batera. Hasiera haietan euskal idazleek erabili zuten Euskara Batuaren Kutxa bezalako lanen egilea izan zen, batasunaren hastapenetan hiztegi eta morfologia batu bat proposatuz. Gai horren harira, garai hartako eztabaida gogorretan parte hartu zuen, euskara batuaren aurka zein alde zeudenekin.Ideologiari dagokionez, Arestiren kezkak esparru sozial eta nazionalaren artean banatzen ziren eta Euskadiko Alderdi Komunistaren inguruan ibili omen zen. Edonola ere, ez zen inoiz inongo alderdi politikoko militante izan eta jende askorentzat deserosoa zen pentsaera independente eta polemikoa mantendu zuen heriotzara arte. 1975eko ekainaren 5ean gazte eta etorkizunez beteta hil zen, 41 urterekin gibeleko eritasunak jota.

AROAK

Bi aro bereiz daitezke haren lanean:

1-Aro sinbolista (1954-61). Maldan behera poema, argi-ilunez iritsi zaigun mintzoa da; argi antsiak ez dira ilunpe eta itzaletatik bereizten.

1.1-Aro soziala (1964-75). Ez dago ilunperik. Malda beherako laino eta itzalak argi bortitz eta kolore bakaneko mintzo bilakatzen dira. Giza arazoen isla eta injustizien salaketa minbera da aro honetako lanetan ageri dena. Harria da erabiltzen den irudia: "Harri eta Herri" (1964), "Euskal Harria" (1967), "Harrizko Herri hau" (1970), "Azken Harria" (1976) (hil ondoren argitaratua).

LANAK

- Hainbat artikulu prentsan, bereziki “Zeruko Argia” eta “Anaitasuna” aldizkarietan.
- "Harri eta Herri", Zarautz, Itxaropena, 1964.
- “Euskal elerti 69”, Donostia, Lur, 1969.
- “Batasunaren kutxa”, Donostia, Lur, 1970.
- “Cuarenta poemas”, Madril, Helios, 1970. Barruan “Nire aitaren etxea defendituko dut” poema ospetsua dago.
- “Harrizko Herri Hau”, Donostia, Lur, 1970.
- “Kaniko eta Beltxitina”, Donostia, Lur, 1971.
- “Lau teatro arestiar”, Donostia, Lur, 1973.
- “Hiztegi tipia”, Donostia, Lur, 1973.
- “Aurtengo zenbait berri”, Donostia, Lur, 1973.
- “Obra guztiak”, Donostia, Kriselu, 1976.
- "Lehen poesiak" Susa 1986
- "Euskal harria" Susa 1986
- "Poesia argitaragabea. Azken poesia" Susa 1986
- "Narratiba" Susa 1986
- "Antzerkia" Susa 1986
- "Itzulpenak 1" Susa 1986
- "Itzulpenak 2" Susa 1986
- "Artikuluak. Hitzaldiak. Gutunak. " Susa 1986

BIBLIOGRAFIA

- http://www.gabrielaresti.com/eus/informazio-gehiago/gabriel-aresti
- http://eu.wikipedia.org/wiki/Gabriel_Aresti

argazkia : http://www.google.es/images?hl=eu&q=GABRIEL%20ARESTI&rlz=1R2ADFA_esES403&wrapid=tlif130040428776511&um=1&ie=UTF-8&source=og&sa=N&tab=wi&biw=1003&bih=596

Janire, Estitxu, Ane Lauzirika, Ane Franko eta Olatz.

2011/03/17

60KO HAMARKADAKO EGOERA.

EUSKAL HERRIKO POLITIKA.
Sabino Aranak 1896. urtean asmatua, Euzkadi formarekin (1960ko hamarkadaren bukaeraz geroztik, euskara batuaren sorrerarekin batera, euskara batukoa den Euskadi forma nagusitu da). Izan ere, Euskal Herria «euskararen herria» izanik, hizkuntzarekiko loturarik ez zuen hitz horren beharra sumatu zuen, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa Garaia, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne hartzen dituen lurraldea izendatzeko. Izen berriak arrakasta handia izan zuen eusko abertzaleen artean. Frankistek 1936. urtean —Espainiako Bigarren Errepublikaren kontra altxatu zirenean— eta ondorengo urte luzeetan, gainera, oso errepresio gogorra egin zuten Euskadi aberritzat zutenen kontra, eta Euskadi hitza herriaren askatasunaren aldarrikapen bihurtu zen. Gerora, 1970eko hamarkadaren bukaeratik hona, independentismo kutsua Euskal Herria izenak hartu du batez ere.

EUSKARAREN EGOERA
60ko hamarkadan euskara oraindik euskalkietan zegoen banaturik, eta bizkaiera eta gipuzkera ziren horietatik nagusi. Euskarak arazo ugari zituen frankismoarekin, latinetik ez zetorren hizkuntza bat zelako, eta horren ondorioz debekaturik egon zen.Horregatik, garbizalekeria zabaldu zen euskaldunen artean garai hartan.
Hala ere, bazegoen euskara ofizial bat, baina hau artifizialtzat zeukaten, eta horregatik apaizek baino ez zuten erabiltzen erlijio giroan. Beraz, euskara ikas nahi iatekotan, eliz gizonetara jotzean zen garai hartan irtenbiderik hoberena. Hori izan zen Gabriel Arestik egin zuena.

LITERATURAREN EGOERA
60. hamarkadako literaturari dagokionez, euskal herrian, aldaketak hasten dira. Alde batetik, idazle berriak agertzen dira beste artegatasunekin eta bestetik beste herrialde batzuetako joerak jasotzen dira, baina euskal herrian orduan dauden egoera sozio-ekonomikoen, korronte ideologiko-politikoen eta arteak eta kulturak duten berreskurapenaren menpe.
60. hamarkadako poesian Gabriel Arestik bereizi izan zuen Harri eta Herrirekin, gizartea eta literaturak, eraldaketa bat jaso izan zutela adierazten.



BIBLIOGRAFIA:
-
www.oocities.org/athens/bridge/2252/literatura.htm
-Zuk emandako fitxetatik


Poesia soziala

Poesia soziala (1940 - 1970) Francoren diktadurapean sortutako errealitateari kritika egin nahi zion idazle, eleberrigile eta poeta talde bat sortu zen askatasun grina eta egoera politikoa salatzeko. Asmo horrekin sortu zen poesia soziala. Mugimendu honen kideek ikusten zuten poesia: mundua aldatu ahal izateko tresna gisa, inguratzen zieten mundua salatuz eta irakurleei bidegabeko gizarteaz ikusiarazteko. Salaketa-literatura horrek bi alde ditu:
  • Nekazari eta langile industrialak jasaten zuten egoera makurra salatzea.
  • Agintarien kontzientzia moralaren hutsunea azaleratzea.
Garai honetan Gabriel Arestiren Harri eta herri obra da ardatza. Arestik 1964an idatzi zuen, Maldan behera obraren porrotaren ondoren. Poesia sozial horren bidez, giroan zeuden eskakizunei erantzun nahi zitzaien; horregatik, euskara berritu eta suspertzeaz gain, ezkertiar joera hartu zuen. Hala ere, ez zuen tradizioarekin hautsi.

Arestiren eraginez mugimendu berri bat sortu zen, poesia sozialaren ezaugarriak biltzen zituena. Mugimendu horrek batez ere hizkera poetikoan jarri zuen arreta. Poesia sozial horretan, Arestiz gain, beste batzuk ere aipatu behar dira: Xabier Lete (Egunetik egunera orduen gurpillean), Sarasola (Poemagintza), Lasa (Poema bilduma), Blas de Otero (“Pido la paz y la palabra”) eta Gabriel Celaya (Kantu iberiarra).


Ezaugarriak:
  1. Bertso librea: errimen arteko nahiarteko urruntasunagatik nabarmentzen da. Prosaren antzeko forma du eta XX. mendeko amaierararte europan nagusitzen zen.
  2. Gizonengan eragina duten arazoak azaltzen dira.
  3. Epikoan gehiago oinarritzen da: epika, literatur genero bat da non idazlea aurkezten ditu ekintzak modu sibjetibo batean. Ohikoa da idazleek narrazioa adierazpen forma erabiltzea baina, hala ere, deskripzio eta elkarrizketak ager daitezke.
  4. Gudaren oroimenak egoten dira.
  5. Bakardadea sentiarazten nahi izaten dute.
  6. Bizitza eta laneko egoera gogorren agerpena agertzen ohi da.
  7. Aberastasunaren banaketa desorekatuaren ondorioz sorturiko egoera bideogabekoen salaketak egiten dituzte.



BIBLIOGRAFIA:


Informazioa hurrengo horrialdeetatik hartu dugu:
http://www.hiru.com/literatura-vasca/poesia
http://www.xuletas.es/ficha/euskera-erromantizismoa-eta-poesia-soziala
http://es.wikipedia.org/wiki/Poes%C3%ADa_social
http://www.poemas-del-alma.com/blog/especiales/poesia-social

Gabriel Arestiren argazkia:
http://www.google.es/imagesum=1&hl=eu&rlz=1R2ACAW_esES358&biw=1287&bih=493&tbs=isch%3A1&sa=1&q=gabriel+aresti