Poema hau irakurri dudanean, protagonista lapur bat zela pentsatu dut. Poemak dioenez, protagonista lapurra denez, ez dauka hilobiratua izateko eskubiderik, eta horregatik, gauean eta isilean, inor konturatu gabe, lurperatu egiten dute inolako hiletarik egin gabe.
Poemak berez ez dauka kritika edo ideia finkorik, historio bat kontatzen du. Baina poeman garrantzitsuena izenburua delaz jabetu naiz, bertan agertzen delako idazlearen iritzia edo kritika. Izenburuak dioena zera da, jaiotzeagatik bakarrik jada badaukagula lurperatzeko eskubidea, edo behintzat horrela izan beharko litzatekela nahiz eta lapurra edo edozer gauza izan. Idazle honek dionarekin guztiz ados nago.
Eskerrik asko Kulero Woman!
ResponderEliminarOso ekarpen interesgarria egin duzu, labur xamarra izan arren. Gauza bat ahaztu zaizu: sarrera etiketatzea. Saia zaitez ahalik eta arinen etiketatzen mesedez.
Ondo izan!