Lehenik, irakurtzeko oso poema erraza iruditu zaidala esan behar dut baita ulertzeko ere, baina laburra denez ez dut honen inguruan esateko askorik. Poeman idazleak bere barneko sentimendu ilunak transmititzen ditu. Guztiz etsita dagoen norbaiten gogoetak direla esango nuke, haserre dago bizitzarekin eta zentzurik aurkitzen ez dion mundu honekin.
Aurreko hori kontuan hartuz gero oso poema ezkorra dela uste dut, bizitzari eta gu bizi garen mundu honi buruzko gogoeta ilunez beteta dagoena. Beraz niri poema honek transmititzen dizkidan sentimenduak ez dira batere baikorrak eta txarto sentiarazten nau.
Oso ondo Indio!
ResponderEliminarZuk ere bai hausnarketa laburra idatzi duzu. Sentitzen dut poema honek ezkortasunean murgildu izana, baina poema guztiak ez dute baikortasunaz eta mundu perfektuaz hitz egiten.
Ondo izan!