2011/02/28
Apur dezagun katea
Poema hau hasiera batean zaila izan da ulertzeko, loturarik ez duela ematen duelako.Gauza desberdinetaz hitz egiten du,beraz,zaila da jarraitzea.Behin baino gehiagotan irakurri ondoren, Euskarari buruz hitz egiten duela pentsatzen dut,zati batzuetan behintzat.Hasieran,poetak bere bizitzaz pixka bat hitz egiten du eta gero euskarari egiten dio erreferentzia.Adibidez,hau dionean: "Euskeraren asturua ezta gauza segurua, askozaz hobekiago dabil munduan judua".Nire ustez, hemen agerian jartzen du Euskeraren egoera: txarto dagoela.Edo hau esaten duenean:"oso merke saltzen dira Euskaldunaren ustiak".Euskararen egoera agerian jartzen duela pentsatzen dut.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Oso ondo Lorea!
ResponderEliminarBadakit "Apur dezagun katea" poemak arazoak sortu dizkizuela zurie ta zure taldekoei, baina sarrera laburra idatzi arren lortu duzu zerbait idaztea, zure hausnarketa idaztea.
Animo eta ondo izan!
nahiko interesgarria lore!! msutxuaak
ResponderEliminar