Pasa den astean irakurritako olerkiak egia esatearen garrantziari buruz hitz egiten zuen. Poeman islatzen den bezala, olerkiaren pertsonaiak egia bat esateagatik mota askotariko gauzak kendu arren, ez da ixilduko, eta hori da, nire ustez, Gabriel Arestik transmititu nahi ziguna; egia bat esan behar bada, esan, ez izan beldur ondorioengatik, egia esaten saiatzea inportanteena baita.
Baina, nire iritziz, eta suposatzen dut olerkiak adierazi nahi duenaren kontra doala, egia bat esateagatik zuretzat inportantea den zerbait kendu behar badizute, adibidez, familiako kide bat, batzutan hobeto da ixiltzea. Maite baldin baduzu gauza edo pertsona hori, ez duzulako ezer txarrik gertatzea nahi izango .
Hala nola ere, olerki polita iruditu zait, zeinetan idazlearen pentsakera argi eta garbi islatzen den. Gainera, motsa eta argia izanez gero, ondo ulertzen da, eta horretaz gain, gaiari buruz pentsarazten dizu.
Oso ondo Xurrumurru!
ResponderEliminarHausnarketa interesgarria benetan. Argazkia egi baten ordez, sekretu bat iradokitzen duen arren ondo dago.
Ondo izan!
bat nator zurekin xurrumurru
ResponderEliminarzure iritzia oso inetersgarria iruditu zait
ResponderEliminarBat nator zure iritziarekin, egi gogor bat bada eta ez bada oso garrantzitsua hobe da ezer ez esatea. Baina beste batzuetan, egoera latzei aurre eginten jakin behar diegu.
ResponderEliminar