2011/02/28

EKAICAK

Lehenik eta behin poema hau oso interesgarria iruditu zaidala esango dut, baina ere, ondo ulertzea eta ondo interpretatzea gauzak kostatu zaidala.
Idazleak  arima tormentatzearen  sentimenduak transmititzen saiatzen da .Amore ez maitatu batekin sufritzen ari da eta egoera larri batera eramaten dio.Berak maitatzeko prest dago eta  bere sentimenduak erakusteko edozer gauza egiten du, baina, erantzunik jasotzen ez du eta orduan,arima triste batek hartzen  dio.
Pertsonaia izaki etsita da eta berak amorea ematen du baina guztiz kontrakoa jasotzen du.
Berarentzat amorea eta mina  harreman batean ez dute bizi behar.
Nire ustez poema honek gauza txarrak transmititzen ditu eta ez oso hain onak.

Egia bat esateagatik


Pasa den astean irakurritako olerkiak egia esatearen garrantziari buruz hitz egiten zuen. Poeman islatzen den bezala, olerkiaren pertsonaiak egia bat esateagatik mota askotariko gauzak kendu arren, ez da ixilduko, eta hori da, nire ustez, Gabriel Arestik transmititu nahi ziguna; egia bat esan behar bada, esan, ez izan beldur ondorioengatik, egia esaten saiatzea inportanteena baita.


Baina, nire iritziz, eta suposatzen dut olerkiak adierazi nahi duenaren kontra doala, egia bat esateagatik zuretzat inportantea den zerbait kendu behar badizute, adibidez, familiako kide bat, batzutan hobeto da ixiltzea. Maite baldin baduzu gauza edo pertsona hori, ez duzulako ezer txarrik gertatzea nahi izango .


Hala nola ere, olerki polita iruditu zait, zeinetan idazlearen pentsakera argi eta garbi islatzen den. Gainera, motsa eta argia izanez gero, ondo ulertzen da, eta horretaz gain, gaiari buruz pentsarazten dizu.

Kristo eta lenin

Poema hau ez zait oso zaila iruditu, poemak zer esan nahi duena ondo ikusten delako.
Poeman idazleak kexkatuta adierazten du bizita honetan pertsonak hainbat gezur esan behar dugu aurrera jarrai ahal izateko eta askotan beste bide bat aukeratu, bizitza oso injustua delako eta nik uste dut, berak esan nahi duena gauza bat mingarria izan arren, hobe dela esatea eta nahi duzuna egitea.
Poema hau gaiari buruz pentsarazten dizu guztiz egia dela idazleak esandakoa eta gainera polita iruditu zait eta garbia.

KRISTO ETA LENIN

Poema hau ulertzeko nahiko saila iruditu zait baina nik ulertu dudana hau da.
Bi lagunek haserretuta daudela baina gizon bat, (euren laguna dena) haiek elkarrekin konpontzea nahi du.
Adiskidetasuna bizitzan oso inportantea dela eta askotan zure pertsonarik maitatuenei (lagunak, familia...) gezurrak edo, esan behar diezu txarto ez sentitzeko eta minik ez egiteko.

ez naiz eznaizena baina bai naizena

Nire ustez poema honetan idazleak esan nahi duena da, guk izatezez, ez garela ezer unibertsoarekin eta beste gauza batzuekin konparatuz baina bai garela gu garena, asko ez izan harren. Esaten du gure munduan zerbait noizbait izan garen harren azkenean guztiak hilko garela eta orduan ez garela ezer izango, mundua izaten jarraitzen badu ere.

Poema oso interesgarri bat iruditu zait , denbora asko kostatu dit, baina azkenean sentzua hartu diodala uste dut eta oso ondo zegoela. Esaten duen mezua hau da , gizakia guretzat asko garela, baina unibertsoarekin alderatuz ez garela ezer, eta diru eta gauza asko eduki arren , azkenean hildak bagaude ez digula ezertarako balioko. Mezu honekin ados nago eta uste dut pertsona askori begiak irekitsea egingo ziola, batez ere, errege eta halako jende kodiziozoei.Poema hau nire klasekoei gomendatzen diet, baina ikus ezazue gutxienez bost minutu bestela ez diozuelako sentzua hartuko

Euskera Klaroa Hausnarketa

Penaz beteriko poema da, bere azkenetan dagoen pertsona baten gogoetak direlako, eta tristura sentiarazten dit. Niri poemak iradokitzen dit bizitza aprobetzatu behar dela. Zalantzatan egotea, eta aukeratu egin duguna txarto edo ondo egin dugun pentsatzen egotea denbora alferrik galtzea dela. Bestela, gure bizitzaren amaiera heltzen denerako berandu izango da denbora galtzeaz damutzeko eta ezingo dugu denbora hori berreskuratu.


Ekaitzak

Lehenik, irakurtzeko oso poema erraza  iruditu zaidala esan behar dut baita ulertzeko ere, baina laburra denez ez dut honen inguruan esateko askorik. Poeman idazleak bere barneko sentimendu ilunak transmititzen ditu. Guztiz etsita dagoen norbaiten gogoetak direla esango nuke, haserre dago bizitzarekin eta zentzurik aurkitzen ez dion mundu honekin.
Aurreko hori kontuan hartuz gero oso poema ezkorra dela uste dut, bizitzari eta gu bizi garen mundu honi buruzko gogoeta ilunez beteta dagoena. Beraz niri poema honek transmititzen dizkidan sentimenduak ez dira batere baikorrak eta txarto sentiarazten nau.

Blogean sartu ahal izateko

Kaixo!

Partaide bihurtu ostean berriro blogera sartu ahal izateko honako bide hau jarraitu behar duzue:
  1. Blogger-en sartu eta zuen e-maila eta pasahitza sartu.
  2. Nueva entrada-n sakatu eta bertan idatzi sarrera (10-15 lerrokoa)
  3. Mostrar etiquetas-en sakatu eta zuen klasea (1.A edo 1.C) eta hausnarketa etiketak hautatu.
  4. Publicar botoiari eman eta LISTO!!
Ia oraingoan duda-mudak argitzen diren.

Ondo izan!

Nire aitaren etxea

Poema honek babesa iradokitzen dit, aitaren etxea metafora erabiliz baina nire ustez edozein gauzetarako edo pertsonarako moldatu dezakezu. Lortu nahi duzun gauza bat esfortsua dakarrela esan nahi du. Baina poema honek gehiegikeria erabiltzen du, hilketa aipatzen duelako. Hala ere, arrazoia du. Ahalegina, esfortsua, indarra... behar dituzu maite duzun hori zaintzeko eta defendatzeko. Nahiz eta pixkat kostatzea , pena merezi duela. Beste aldetik, aitaren etxea irakurtzean beste gauza bat iradokitu dit. Etxeko kultura eta ohiturak defendatzea adierazi nahi duela, honen barne euskara.
Lehen aipatu dudan bezala, gehiegikeriak nabarmenak dira poeman baina oso ondo erabilita daude azaltzeko zelako esfortsua dakar.

Egia bat esateagatik



Nire ustez poema honek azaldu nahi duena zera da, edozer emango lukeela ez isiltzearren. Horregatik azaltzen du, bere bizitzan garrantzia duten gauzak (etxea, lana),pertsonak ( alaba, andrea), edo bere nortasunak baino garrantsi handiagoa duela norberaren hitzak, egiak.

Niri iruditzen zait "egia" hitza erabiltzen duenean, bere pentsamenduetaz, bere arrazoietaz, bere kezkez, bere nahietaz ari dela. Eskubide osoa duela hitz egiteko eta esan nahi duena esateko. Bestalde, "egia bat esateagatik ebaki behar badidate nik eskribitzen dudan eskua" esaten duenean, idazle batez ari dela iruditu zait, eta honekin lotuta doazela isilduko ez delakoaren arrazoiak, hots, bere idazkietan ez dela isilduko.

Gustatu zait poema, eta indarra transmititu dit. Indarra transmititu dit erabili duen idazteko erarengatik. Metaforak erabili ditu adibideak emateko. Uste dut idatzi duena barru-barrutik idatzi duela, bere poema honetan idatzi duena edonork esango ez lukeelako, baina berak bere andrea, alaba, lana, bere izena aipatu ditu, eta hori isildu ez delakoaren seinale da.

KRISTO ETA LENIN

Poema hau irakurri dudanean zailtasunak izan ditut ,zeren eta ez niolako loturarik ikusten .
Nire ustez ,gauza bakarra adierazi nahi du idazlea ,historian zehar munduan izandako zapalkuntza ,nola ez dagoen aldarrikatzeko askatasuna .Baina poeman aipatzen duen moduan ez da guk ez nahi dugulako ,baizik eta munduan manipulatzen dutenak uzten ez gaituztelako .
Zapaltzaileak ondo bizitzeko ,ezarri duten bidea jarraitu behar diogu .Munduan jarraikitzeko hainbat gezur esan behar dira ,eta joku hori jarraitzen ez dutenak ez dute bizitzeko eskubiderik .bere jarrai bidea espresatu dutelako .
Adierazten du nola hainbat pertsonak urkatutak izan direla mundua aldatu nahi izan dutelako , jende guztia soka gaizkiari eusten zutelako ,baina lan hori ez zuen aldakuntza izateko indarrik .Horregatik poeman izandako ametsa adierzapen argia da esateko guztion batura inadarra ematen du soka horiek apurtzeko ,horren ondorioz zoriontasuna ekarriko duena .

Hitza aldarrikatu.

Pasaden asteartean irakurri genuen olerkia izugarrizko ezintasuna eta amorrua eman zidan. Gure olerkiak gizon baten errepresioaren istoria kontatzen zuen, nola kentzen zioten bere burua defendatzeko zeukan arma guztiak, baina hitza ezin ziotela kendu.. Suposatzen denez.


Nik ikusten dudana olerki honetan, gaur egungo egoera latza da. Jakin badakigu adierazpen askatasuna giza-eskubide bat dela, baina errealitatean, ez dugu eskubide naturaltzat hartzen. Zenbait alorretan, oraindik ere, ixiltasunaren menpean gaude, eta ezin dugu askatunez jokatu eta gure iritzia eman.


Pertsonalki, hori gehiegikeri bat dela pentsatzen dut, eta hala edo nola, gaur edo bihar, aldatu behar dugun gauza da. Gure ixiltasuna apurtu eta hitza aldarrikatu, babesten gaituen tresna gisa erabili eta zaindu. Gure eskuetan dagoelako gure geroa, ixildu, ahopeka edo garrasi egitea.


Ni eta nik diodana

Bueno, egia esateko, ulertzeko naiko zaila dela esan nahi dut baina hainbatetan irakurri ondoren zer edo zer ulertu dudala uste dut. Lehenik eta behin autoreak adierazi nahi du ezer ez dela, denaren aparte, hau da, bera subjetu moduan denaren, eta berak dituen dituen borondatez, birtutez, pentsamenduez edota sentimenduez kanpo ez dela ezer.
Gero bizitza irudikatzen saiatzen dela uste dut, oso modu generalean, bide bat balitz moduan aipatzen du, amaiera batera eramaten gaituen bide bat eta idazleak beldurrik gabe egiten ari dena.
Amaieran, bidea amaitzean ezer ez garela esaten du. Ez bera ez inor ez dela ezer izango bidea amaitzean, eta hori beti izan dela eta izango dela.
Autorearekin bat nator

Apur dezagun katea

Poema hau hasiera batean zaila izan da ulertzeko, loturarik ez duela ematen duelako.Gauza desberdinetaz hitz egiten du,beraz,zaila da jarraitzea.Behin baino gehiagotan irakurri ondoren, Euskarari buruz hitz egiten duela pentsatzen dut,zati batzuetan behintzat.Hasieran,poetak bere bizitzaz pixka bat hitz egiten du eta gero euskarari egiten dio erreferentzia.Adibidez,hau dionean: "Euskeraren asturua ezta gauza segurua, askozaz hobekiago dabil munduan judua".Nire ustez, hemen agerian jartzen du Euskeraren egoera: txarto dagoela.Edo hau esaten duenean:"oso merke saltzen dira Euskaldunaren ustiak".Euskararen egoera agerian jartzen duela pentsatzen dut.

GIZONA AMA BATEN ALUAN EGONAGATIK HILOBI BATEN ESKUBIDEA DADUKA.

Poema hau irakurri dudanean, protagonista lapur bat zela pentsatu dut. Poemak dioenez, protagonista lapurra denez, ez dauka hilobiratua izateko eskubiderik, eta horregatik, gauean eta isilean, inor konturatu gabe, lurperatu egiten dute inolako hiletarik egin gabe.
Poemak berez ez dauka kritika edo ideia finkorik, historio bat kontatzen du. Baina poeman garrantzitsuena izenburua delaz jabetu naiz, bertan agertzen delako idazlearen iritzia edo kritika. Izenburuak dioena zera da, jaiotzeagatik bakarrik jada badaukagula lurperatzeko eskubidea, edo behintzat horrela izan beharko litzatekela nahiz eta lapurra edo edozer gauza izan. Idazle honek dionarekin guztiz ados nago.

Blogeko partaide bihurtzeko zer egin?

Badirudi zuetariko zenbaitek arazoak dauzkazuela blogeko partaide bihurtzeko. hona sartzen baldin bazarete eta hau irakurri ahal baduzue jarraitu honako argibide hauek:
  1. Zuen e-mailaren sarrera ontzian dagoen "Te han invitado a participar en Euskara eta Euskal Literatura" deituriko e-maila zabaldu. Zuen sarrera ontzian ez baldin badago begiratu Spam-etan.
  2. E-mailean zaudetenean bertan agertzen den link-ean klik egin eta eskatzen dena bete.
  3. Zuen izena ez idatzi, hobe ezizen bat idazten baduzue.
  4. Partaide bihurtu eta gero sarrera berri bat idatzi, horretarako klik egin "Nueva entrada"n.
Hala ere, argibide hauen ostean oraindik ezin baldin baduzue, jarri zaitezte nirekin kontaktuan eman nizuen e-mailaren bitartez.
Bihar arte!

2011/02/27

Euskera Klaroa

Poema honek bizitzan jasandako madurazio prozesu bat adierazten duela uste dut, eta ulertu dudana izan da bizitzan ez dakigula zer nahi dugun baina zer ez nahi dugun bai. Eta zure momentua ailegatuko denean edo hil egingo zarenean zure damuak edo arrepentimenduak ezertarako ez dutela balio.Gauzak bizirik zaudenean konpondu egin behar dituzula,bestela beranduegi egingo zaizula. Eta noizbait zerbait zure kontran jartzen bada, edo gauza txarren bat gertatzen bazaizu, zure barnean dena aldatuko dela(mundua ikusteko modua), sufritu egingo duzula eta iluntasunean bezalaxe bizi izandgo zarela,triste.Baina horrek maduratzeko aukera emango dizu. Horregatik, poema honek pentsatzaraztea egiten dizu eta konturatzen zara sufritzen duzunean gogorragoa egiten zarela, eta bizitzan zehar egiten dituzun ankazartzeak onartu egin behar dituzula, haiekin heldutasunera ailegatzeko gero eta gertuago zaude eta.

2011/02/25

Gogoratu!!

Kaixo!

Sarrera honen bidez bi gauzatxo gogorarazi nahi dizkizuet:
  1. Datorren asteartean nirekin klase izango duzuela Informatika gelan, 014. gelan.
  2. Asteraterako hausnarketen sarrerak idatzita egon behar direla. Ez ahaztu etiketak jartzea (gela eta "hausnarketa").
Ondo pasa Deustuko edota Bakioko aratusteetan!!

2011/02/23

Baliabideak zuen eskura

Kaixo,

Gaur blogean bi orrialde berri sortu ditut. Orrialde horietan euskara eta literaturarekin loturiko web guneak zerrendatu ditut. Alde batetik, Hiztegiak, etab. orrialdean hiztegiak eta entziklopedia batzuk zerrendatu ditut eta Literatura guneak orrialdean, izenak adierazten duen bezala, literaturarekin zer ikusia duten guneak.

Orain, zuen esku daude, beraz blogean idatzeko edota zuen jakinmina asetzeko erabili ahal dituzue.

Ondo izan!

2011/02/22

Bakarkako hausnarketaren sarrera

Kaixo!

Sarrera honen bidez birgogoratu nahi dizuet astebete daukazuela bakarkako hausnarketaren sarrera idatzi eta hona igotzeko. Ez izan lotsatiak eta plazaratu zuen hausnarketak! Irakurleok irrikitan baikaude hauek irakurtzeko!

Animo!

Egia bat esateagatik

Txikitatik Gabriel Aresti institutura joan naiz, horregatik, poesia hau ezagutzen nuen. Urte guztietan bere heriotzaren egunean institutuko aretoan omenaldiak egiten genizkion, eta amaitzeko hainbat poesia irakurtzen genituen, poema hau haien artean.
Nire ustez, Gabriel, poesia honekin argi eta garbi adierazten du ez dela ezergatik isilduko, hots, bere alabak, andrea, eskua edota etxearengatik ere ez. Gainera, esaten du"Egia bat esateagatik, nire izena kenduko badute euskal literaturaren urrezko orrietatik, inoiz, inola, inun ez naiz isilduko" eta hitz hauekin, berriro, erakusten du bere zaletasuna literaturarekiko.
Arestik ausardi handia azaltzen du poema honekin, zeren eta, edonork ez du egi batengatik edozer egiten, eta are gutxiago hainbeste maite dituen gauzei uko egiten. Baita ere, erakusten du zein garrantzitsua den ez isiltzea eta bakoitza bere egia esateko eskubidea izatea.
Gabriel arestik esandakoa asko mirezten dut, baina espero dut poema honetan esandako hainbat gauza metaforak bakarrik izatea, zeren eta, gizarte honetan, adibidez, hobeto da egi bat isiltzea, norbaitek zure andrea bortzatzea baino. Hala eta guztiz ere, poema honek izugarrizko pena sentiarazten dit.

Ondo etorriak!

Blog honetan IES Botikazar BHIko ikasle batzuen literatura lantzeko era desberdin bat aurkeztuko da.  Literatura lantzeko era desberdin hau praktiketan dabilen ikasle-irakasle batek sortutako sekuentzia didaktiko baten barruan doa.

Goza ezazue literaturaz!